SOBRE ETE

Aurkezpena

2018ko apirilaren 1ean sortu zen Emakumeen Traineru Elkartea (ETE). Tostako emakumeen arrauna arautzeko eta antolatzeko beharrak bultzaturik, Lapurdiko, Gipuzkoako, Bizkaiko, eta Kantabriako klubetako ordezkariek hainbat bilera egin zituzten aurreko hilabeteetan, aipaturiko datan elkartearen sorrera ekarri zutenak.

ETE sortzerako bazegoen traineru liga bat (Euskotren), TKE elkarteak kudeaturikoa, baita Gipuzkoako Arraun Federakundeak antolaturiko bigarren mailako liga ere. Elkarte berriaren asmoa, emakumeen traineru lehiaketak arautzea eta antolatzea da, esaterako, lehiaketa arauak eginez eta traineru estropaden egutegia antolatuz.

Hau horrela izanik ere, eta kontutan izanik TKE eta KAE elkarteeen bidez gizonezkoen lehiaketak baduela dagoeneko araututako antolakuntza bat, aipatu bi elkarteekin lankidetza akordioak lotu dira. Era honetan, Euskotren ligak jarraituko du izaten lau traineru onenak bilduko dituena (bi jardunaldietara jokatuko den play off baten bidez erabakiz lau traineruak), eta gainontzeko ontzi guztiek ETE liga sortu berrian hartuko dute parte. Bi liga hauen artean igoera eta jeitsiera sistema bat antolatuko da.

Trainera