ORIO

Historia

1986.urteak adierazten digu, Orioko emakumezkoen lehen partaidetza arraunketan eta konpetizio ofizialetan, aulki mugikorreko - arraunketa olinpikoan hain zuzen. Handik aurrera, eta disziplina hontan, urtetik urtera gehitzen joan da emakume-arraunlari kopurua, domina-mota guztiak lortuz Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketeetako modalitate eta maila desberdinetan. Orioko elkartearen babesean egondako emakumeak iritsi dira Europa eta Munduko Txapelketan lehiatzera. Ezin ahaztu 2004.urtean Atenas-eko Joku Olinpikoetan, Orio AE-ko arraunlaria zen Eva Mirones pasaitarraren partaidetza.

Bestalde eta tostako arraunketan, 1994.urtean azaltzen zaigu Orioko emakumez osaturiko batel baten lehen partaidetza, garaipenarekin gainera, Loiolako batel estropadatako trofeoan zehazki. Gipuzkoako Ligan estrenaldia 1999.n izan zen, emakumezko jubenilez osaturiko batela hain zuzen. Emakumezkoen batel seniorrak, 2000.urtean lortzen du lehenengo Batel Txapelketa, Gipuzkoakoa zehazki. Tosta arraunketako modalitate hontan ere Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako Txapelketak lortuak dituzte Orioko emakumeak.

Emakumeez osturiko lehenengo trainerila oriotarrak 2010an egin zuen bere estrenaldi ofiziala. 2018arte, iazko Euskadiko Trainerila Txapelketa da, garaipen nagusienetakoa.

2010 izan zen baita ere, Orioko emakumezkoen traineruaren lehenengo partaidetza ofiziala. Gaur arte, pixkana-pixkana eta bere kirol-maila hobetzen joanez, goiko postuetan dabil azken pare bat urteotan. Datu historikoak adierazten digutenez eta 2018.arte, 12 garaipen lortuak ditu Orioko emakumezkoen traineruak, bainan goi-mailako bandera falta da beraien ibilbidean.

  • Bost aldiz izan ditugu lehian Donostiako Estropada – Kontxako Banderan, behin bigarren eginez, beste behin hirugarren, bi aldiz laugarren eta bat bosgarren.
  • Euskotren Ligan aldiz, beste bost aldiz hartu dute parte emaitza hauekin: behin bigarren, bi aldiz hirugarren, eta beste bi aldiz laugarren.
  • 2018an beste hainbat elkarteekin batera ETEren sortzailea izan zen Orio AE.
  • Eta 2018-06-17an, ETEren 1.go Bandera Portugaleten irabazi zuen Orio AEk.
  • 2019. Gaur egun Euskotren Ligan hartzen du parte ETEko kide izan arren.

Palmaresa

ORIOko arraunlarien palmaresa izugarri zabala da eta laburtu baizik ez dugu hemen egingo. Kontuan hartu behar da oriotarrek tosta arraunketako modalitate guztiak (Batela, Trainerila eta Trainerua) praktikatzen dituztela. Azken urte hauetan baitaere Llagut Català eta Llaüt Mediterraneo modalitateak praktikatu dituzte.

Baita ere, arraunketa olinpiko-aulki mugikorreko zortzi modalitateak (Skiffa, Skull bikoitza, Binako Laukoa, Lemazain gabeko bikoa, Lemazain gabeko laukoa, Lemazaindun bikoa, Lemazaindun laukoa eta modalitate nagusia den Lemazaindun Zortzikoa). 2009an, eta berrikuntza bezala, elkartearen aktibitateak ARRAUNKETA EGOKITUA gehitu du. Minusbaliakiko pertsonek ere arraunketa paraktikatu dezaten plan berezia jarri da martxan. Estatu mailan egiten diren proba garrantzitsuenak Espainiako Txapelketak dira.

TOSTAko ARRAUNKETA 1879 - 2009

TITULOAK
Trainerua Trainerila Batela Ergometroa Llaüt GUZTIRA
GIPUZKOAko LIGA 6 12 30 48
EUSKADIko LIGA 3 3
GIPUZKOAko TXAPELKETA 8 19 46 73
EUSKADIko TXAPELKETA 6 12 29 47
ESPAINIAko TXAPELKETA 15 8 11 2 36
KANTAURIko TXAPELKETA 2 2
40 51 116 2 209
BESTELAKOAK
Trainerua Trainerila Batela Ergometroa Llagut GUZTIRA
KONTXAko BANDERA 31 31
BESTELAKO BANDERAK 137 19 77 7 240
TROFEOAK 18 9 19 1 1 48
BESTELAKO GARAIPENAK 40 40
266 28 96 8 1 359

ARRAUNKETA OLINPIKOA 1965 - 2009

ESPAINIAKO TXAPELKETAK
URREA ZILARRA BRONTZEA GUZTIRA
4+ Lemazaindun Laukoa Cuatro Con Timonel 9 15 9 33
2x Skull Bikoitza Doble Scull 3 4 5 12
2- Lemazain Gabeko Bikoa Dos Sin Timonel 9 8 3 20
1x Skiff-a Skiff 24 16 9 49
2+ Lemazaindun Bikoa Dos Con Timonel 9 8 6 23
4- Lemazain Gabeko Laukoa Cuatro Sin Timonel 4 7 3 14
4x Binako Laukoa Cuatro Scull 2 1 1 4
8+ Zortzikoa Ocho Con Timonel 18 7 5 40
78 76 41 195

TOSTAko ARRAUNKETA, TRAINERUA 1879 - 2009

Tostako arraunketari bagagozkio, Traineriletan eta Bateletan lortutako garaipenak haundiak izan arren, TRAINERUA hartuko dugu aztergai, modalitate erregina eta garrantzitsuena baita. Laburpen-koadroak adierazten digun bezala, oriotarren 568 garaipenetatik, 266 Traineruari dagozkio; (Erronkak, Jeitsierak, Sailkapenak, Ligak, Txapelketak, Banderak eta Trofeoak).

Nabarmentzekoak dira besteak beste:

  • (31) KONTXAko Banderak.
  • (2) Kantauriko Txapelketak (1930-1943).
  • (1) Bizkaiako Diputazioko Zilarrezko Kopa, hiru urte jarrain irabazteagaitik Abra-Portugaleteko Estropadak (1934-1935…1942).
  • (3) Euskal Federazioak antolatutako Traineru Ligak.
  • (15) Espainiako Txapelketak.
  • (6) Euskadiko Txapelketak.
  • (8) Gipuzkoako Txapelketak.
  • (10) NERBIOI-IBAIZABAL Bandera.
  • (10) EL CORTE INGLES Bandera.
  • (9) ZARAUTZko Ikurrina.
  • (7) BERMEOko Ikurrina.
  • (8) SANTOÑAko Bandera.
  • (6) VILLA BILBAO Bandera.
  • (6) GETXOko Bandera.
  • (5) ORIOko Bandera.
  • (6) ZUMAIAko Ikurrina.
  • (5) CASTROko Bandera.
  • (5) EL CORREO BBK – LEKEITIOko Ikurriña.
  • (4) ZIERBANAko PETRONOR Bandera.
  • (12) KONTXAko Sailkapen Estropada.

… eta horrela 266 arte.

ORIOko Traineruak Kantauri osoan irabazi ditu banderak; besteak beste, honako lekuetan:

Biarritz, S.J.Luz/Ciboure, Hondarribia, Pasaia, Donostia, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Ondárroa, Lekeitio, Bermeo, Elantxobe, Plentzia, Getxo, Las Arenas, Erandio, Bilbao, Portugalete, Santurtzi, Zierbena, Castro Urdiales, Santoña, Astillero, Camargo, Marina de Cudeyo-Pedreña, Santander, San Vicente de la Barquera, Luanco, Castropol, A Coruña , Boiro, O Grove, Moaña eta Vigo.

Azpimarratzekoa modukoa da, errepikaezina baita, SEVILLAn , 1992-eko Erakusketa Unibertsala zela-eta, egindako estropadan lortutako bandera. (EUSKADI-EXPO-92).

Neguko prestaketari begira estropada-jaitsierak eta test-entrenamenduak antolatu dira azken urteotan. Lehendabizikoa 1995. urtean ORIOko klubak antolatu zuen. ORIOk irabazitakoak:

  • (10) Oriaren Jaitsiera. (1995,96,97,98,99,00,01,02,05,2006)
  • (3) Bidasoaren Jaitsiera. (Santiagotarrak) (1995, 1996, 1997)
  • (1) Bidasoaren Jaitsiera. (Hondarribia) (2007)
  • (1) Urumearen Jaitsiera. (1996)
  • (1) Santoñako Badia. (1998)
  • (1) Erakustaldi-Estropada.(CAR-Sevilla) (2006)
  • (1) Test-Entrenamendua. (San Pedro) (2009)
  • (1) Test-Entrenamendua. (Orio) (2009)

Baita ere, Arraunergometroko probak antolatzen hasiak dira. Aipatuko ditzagun ORIOk irabazitakoak:

  • (3) “Euskadiko Sei Orduak” Bandera, Donostiako Anoeta Belodromoan jokatu diren hiru ediziotan (1996-1997-2003), Kontxako errebantxa bezala izendatutako proban (4 arraunlari taldeko).
  • (1) Baita ere, Bilboko La Casilla polikiroldegian “El Correo” egunkariak antolatutako “La Gala del Deporte”ko Trofeoan (1998) (4 arraunlari taldeko)
  • (1) Beasaingo Ikastolaren Bandera, Inaugurazio ekitaldian (1999) (8 arraunlari taldeko).
  • (3) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, PIN-Bilbon antolatutako Banderak, Jubenil (2001+2005) eta Senior mailan (2001) (4 arraunlari taldeko).

2008an estreinekoz hasita, Llagut Català eta Llaüt Mediterraneo tosta arraunketako modalitateetan hartu dute parte oriotarrak. Hiru estropadatan hain zuzen eta guztietan garaipenak lortuz.

  • (1) “IV Trofeu Ciutat de Badalona”. (2008-05-04)
  • (1) “Espainiako Llaüt Mediterraneo Txapelketa”. (2008-09-27/28). Absolutu maila.
  • (1) “Espainiako Llaüt Mediterraneo Txapelketa”. (2009-10-03/04). Jubenil maila.

Kirol-Palmaresa laburpenaren lehenengo atal honetan, Tostako Arraunketan eta bereziki TRAINERUTAN, ORIOk 1879-etik 2009-ra lortutako garaipen garrantzitsuenak azaldu ditugulakoan gaude.

AULKI MUGIKORRA, OLINPIKOA, "Outriggers" 1965 -2009

ORIOtarrak 1965-ean hasi ziren arraunketa olinpikoa den “Outriggers” modalitateko espezialitateak bete betean praktikatzen, Arraunketa Elkartea sortu zenean.

“Outriggers”-ak kirol-lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen dio adin guztietako neska eta mutilei: Infantiletatik hasi eta Beteranoetaraino.

Estatu mailan egiten diren proba garrantzitsuenak Espainiako Txapelketak dira. Kluba sortu zenetik 2009-a arte, domina-kopuru taulak erakusten dun bezala, oriotarrek 195 domina irabazi dituzte kategoria eta espezialitate guztietan. 78 Txapelketa-urrezkoak, 76 zilarrezkoak eta 41 brontzezkoak.

ORIOn egiten dira, baita ere, Nazioarteko Estropada famatuak.
Gaur arte 15 edizio: 1968, 1969, 1970, 1971, 1973, 1974, 1976, 1989, 2001, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008 eta 2009n. Estropada horietan parte hartu izan dute, besteak beste, Oxford eta Cambridge Unibertsitateetako zortziko ontziak.

ORIOk nazioarteko mailan lehiatu diren arraunlariak ere eman ditu.
Espainiako eta Euskadiko Federazioaren izenean.

Oriotarren artean baditugu arraunlari Olinpikoak, Munduko eta Europako Txapeldunak.

Guztiz pozgarria zaigu gure arraunlariak ikustea horren maila altuan lehiatzen. Kontuan hartu behar da ORIOk 4.900 biztanle eskas dituela eta horrek ematen du azaldu berri dugun palmares honen neurria. AUPA ORIO !!

Harremana